2016KO IRAILAREN 17AN
ENEKO jatetxean ospatu diren ezkontza borobilenetako bat izan zen Graciela eta Fernandorena. 2017ko irailaren 17an ezkondu ziren, eta nahiz eta eguna goibel samar esnatu, orduak pasa ahala eguzki izpiak tokia hartzen joan ziren hodei artetik, irudi zoragarriak utziz.
Egun hartan euriak markatu zuen eguna. Aste bat zeraman euria egiten eta ez geneuzkan esperantza asko eguarldiaren aldaketarekin… eta horrela izan zen, ez zen aldatu batere ez. Gure plana, ezkontza mahastian ospatzea zen, baina azkenean, urte osoan mahastian ospatu behar ziren ezkontza guztietatik, gurea izan zen bertan behera zen bakarra, hori izan zen gure ohorea!
Azkenean ezkontza barruan ospatu behar izan genuen, eta nahiz eta pena eman, ospakizuna oso polita eta emozionantea izan zen. Gainera, gure senide batek egin zigun elizkizuna, eta bestela, lagunek eta familiak ere egun hori oso berezia izateko asko lagundu zuten, beraien partaidetzarekin. Aldi berean, ez ziren faltatu malkoak eta barreak gonbidatuen artean. Gero dena parekabea izan zen eta gonbidatuek asko gozatu zuten.
Nahiz eta euria egin, oroipen oso ona gordetzen dugu!
Azurmendi konplexuak bost espazio ezberdin ditu. Hiru izar Michelindun jatetxe gastronomikoa***; Eneko jatetxea non ezkontzak, empresa ekitaldiak eta festak ospatzen diren, Gorka Izagirre upategia eta oroitzapen politak erosteko denda fisikoa. Gracielak eta Fernandok espazio guztiak aprobetxatu zituzten euren ezkontzako argazki saioa egiteko. Asko gustatzen zaizkigu! Gurealdetik, eskerrik asko bihotz-bihotzez zuen ezkontzarako Azurmendi aukeratu izanagatik. Oso zoriontsu izan zaitezela opa dizuegu. Mila esker, Azurmendiko lantaldea.