2016ko azaroaren 26an
Javier eta Inesi, mila esker Azurmendi guneko gure ENEKO jatetxea aukeratzearren zuen ezkontzarako.
Javierrek eta Inesek 2016ko azaroaren 26a aukeratu zuten euren maitasuna betirako zinpetzeko. Bilboko Santiago eliz nagusian ezkondu ziren eta gero gure jatetxera etorri ziren oturuntzarako. Inesek Pol Nuñez-en soineko ederra zeraman, aldaketa txiki batekin, bizkarraldea itxita nahiago zuen.
Inesen lagun Martak amestu bezalaxe makilatu eta orraztu zuen. (descubriendoamarta.es).
Senargaiaren senitarteko artistek eta bere osaba Miguelek (miguelperezperez.com) azpian ikus dezakezuen seating instrumental hau diseinatu zuten.
Bikote maitagarria, musika zale sutsuak, batez ere Fito & Fitipaldis taldearenak.
Handitasunez ospatu zuten egun berezi hura, festa Bilboko areatzan amaituz.
Alejandro Bergado argazkilaria.