Koldo eta Kobi duela 20 urte ezkondu ziren. Urtemuga aprobetxatuz festa bat antolatu nahi izan dute familia artean. Ekitaldi xalo eta pertsonalizatu horretarako gure ENEKO jatetxea aukeratu dute.
Bikotearen ilobek zeremonia sorpresa antolatu zieten, eta jatetxeko hall-ean ber-ezkondu zituzten. Oso hunkigarria izan zen.
Hall-ean bertan ongietorri koktelari hasiera eman zitzaion. Itsasoko fruituak, ostrak edota ezkur-urdaiazpikoa jan zituzten eta etxeko txikientzat etxeko kroketa melatuak.
Ondoren, gure jantoki pribatura abiatu ziren. Bertan Eneko Atxak sortutako platerak dastatzen joan ziren, Gorka Izagirre upategiko ardoekin lagunduta. Azkenik, jairako eta dantzarako birantolatu zen espazioa. Bai Kobik eta baita Koldok ere ondo ezagutzen zuten Azurmendi*** jatetxeko menua, eta neurrira egin zuten menua oraingo honetan.
Jaiak ere apaindu behar direlako, dekorazioa Marieta Soul-en esku utzi zuten, eta menuak gure jatetxeak eskaintzen dituen diseinuen artean hautatu zituzten.
Eskaintzaren artean bikote samur hau ere aukeratu zuten apaingarri gisa.
Tripa bete ostean jantokiko espazioan bertan, dantzaldi originalaren erakustaldia egin zuen bikoteak. Senitartekoen artean DJ lanak egin zituzten, ‘Fotokol’-arekin dantza eta argazki sesioak tartekatzen zituzten bitartean.
Egun berezia izan zen Koldo eta Kobirentzat, eta baita ENEKOWEP-eko langileontzat ere.
Mila esker gu aukeratzearren.