MINI Countryman autoaren aurkezpena Eneko Atxa sukaldariaren jatetxean

MINI Countryman autoaren aurkezpena Eneko Atxa sukaldariaren jatetxean

Urtarrilaren 16tik otsailaren 19ra bitartean BMW-ren MINI Countryman auto berria aurkeztu zuten Eneko jatetxean, historian seriean ekoiztu duten MINI handienarena, alegia.

Hiru hilabetetan zehar 250 bat lagunek lan izugarria egin dute markaren irudia ezinhobea izateko eta ekitaldi arrakastatsua lortzeko. Aurkezpenak hilabete bat iraun zuen, eta mundu osoko ia 3.500 lagun hurbildu ziren ENEKO jatetxera MINI Countryman berria ezagutzeko asmoz. ENEKO jatetxearen areto handia, 650 m2-koa eta erabat diafanoa, erakusleiho ezinhobea bilakatu zen BMW markarentzat. Bertan, ekitaldiaren antolatzaileek eszenatoki bat eraiki zuten non MINI Countryman autoak birak eman zitzakeen bere ardatzaren inguruan.

Eneko Atxak ekitaldiaren neurriko koktel berezi bat prestatu zuen. Naturaren elementu batzuk batu zituen: itsasoa, lurra eta basoa. Alegia, milaka bisitariek Bizkaitik eta Gipuzkoatik zehar auto berriarekin egingo zuten ibilbidea irudikatuko zuten aperitiboak prestatu zituen sukaldari bizkaitarrak.

Ekitaldi garrantzitsuetaz gain, ENEKO jatetxeko aretoa espazio paregabea da kongresuak, produktuen aurkezpenak, afari dotoreak, ala show-cooking-ak jazotzeko. Espazioa, bezeroen beharrizanetara moldatzen da. Leku ezinhobea zure ekitaldia besteengandik desberdintzeko.